XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKINGARRIAK

Bai albisteek eta bai ipuinek gertakizunak kontatzen dituzte.

Baina desberdinak dira.

IPUINA

DESBERDINTASUNAK

ALBISTEA

1.- Helburua: Irakurlea entretenitzea.

2.- Ipuinak egitura hau du: Sarrera, gertaerak, bukaera.

3.- Idazleak kontaketa margotu egiten du adjetiboak erabiliz edo pertsonaiak eta tokiak deskribatuz.

4.- Luzea, motza... izan daiteke.

5.- Kontakizuna erreala, imajinatua...

6.- Narratzailek istorioa kanpotik ikusita bezala konta dezake edo eta pertsonaiek zer pentsatzen duten adieraziz edo bere iritzia emanez.

7.- Pertsonaiak berak konta dezake istorioa:

Narratzailea pertsonaia da: Etxera joan nintzen eta... 1. pertsonan.

Beste narratzaile batek konta dezake: Etxera joan zen eta... 3. pertsonan.

Informazioa ematea.

Albisteak beste egitura bat du, geroxeago ikusiko duzu.

Datu zehatzak ematen ditu.

NON: Elorrion

NOIZ: larunbatean, goizeko 8'45ean

NOR: Iker Mendiguren

Zenbat eta laburragoa, hobe.

Erreala izan behar du.

Gertakizuna zehaztasunez, idazlearen iritzirik gabe.

3. pertsonan idatzia beti.

IKASITAKOA ERABILIZ

Albisteak zenbat eta laburrago, hobe.

Baina ipuinak nahi adinako luzera eduki dezake.

Luza ezazu ipuina tartean txertaketak eginez:

Adib.:

- Sukaldea nolakoa den deskribatuz.

- Ikastetxeko ateak itxita ikustean, Ikerrek zer sentitu zuen deskribatuz.